Ezkurrako inauteriak ere larunbat honetan ospatuko dira

Fernando ETXEBERRIA 2011ko otsailaren 25a

Joan den urtean elurpean ospatu ziren inauteriak. Fernando Etxeberria

Zeberio eta Mañukorta etorriko dira aurten ere bertso-afarira

Aurtengo inauteriek badute eguna Ezkurran: otsailaren 26an, larunbatarekin, ospatuko dira. Aurtengo egitaraua honela osatuko da: afari eder bat egingo da Barranka ostatuan trikitilariekin eta Mañukorta eta Zeberio bertsolariekin.

Aurtengo inauteriek badute eguna Ezkurran: otsailaren 26an, larunbatarekin, ospatuko dira. Aurtengo egitaraua honela osatuko da: afari eder bat egingo da Barranka ostatuan trikitilariekin eta Mañukorta eta Zeberio bertsolariekin.

Joan den urtean ere bi bertsolari hauek etorri ziren inauterietan eta arrakasta haundia izan zuten. Horregatik erabaki da aurten ere beraiek gonbidatzea, festa egunsentiraino luzatzeko itxaropenarekin.

Edonola ere, garaiak aldatu egin dira. Denbora batean Errege Egunaren ondoko asteburuan ospatzen baitziren inauteriak, ostiralean hasi eta igandera arte. Malerrekako lehenengoak izaten ziren, baita Eratsungoak baino lehenago ere.

 

Astebeteko festa

Ezkurrako adinekoek kontatzen dutenez, duela 45 urte, Don Ricardo idazkariak, Komentxak eta Xarrak, inauteriak zirela eta, ospakizun ikaragarria antolatu zuten. Aste osoa iraun omen zuen festa hark, musika, kirola, herrian eta baserrietan barna kalejirak, otorduak, dantzak... Denetarik izan omen zen. Esaten dutenez, festazale gehienak ez ziren aste osoan beraien etxeetara agertu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun