Bertsolari Txapelketako saioa eginen da Doneztebeko zineman otsailaren 26an

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 25a

Igandean Berriozarren ariko dira Aimar Karrika, Jon Elizetxe, Aritz Saragueta, Patxi Xastillo, Josu Sanjurjo eta Julen Zelaieta. Nafarroako Bertsozale Elkartea

Larunbateko saioaren ondotik, igandean Berriozarren jokatuko da final laurdenetako azken saioa

Joan den asteburuan hasi zen Nafarroako Bertsolari Txapelketa eta asteburu honetan erabakiak geldituko dira finalaurrekoetan ariko diren bertsolariak. Doneztebeko zineman jokatuko da finalaurreko hirugarren saioa otsailaren 26an, larunbat arratsaldeko 17:30etik aitzinera. Sei bertsolari ariko dira taula gainean: Xabier Silveira eta Iban Garro lesakarrak, Saioa Alkaiza antsoaindarra, Iñigo Ibarra iruindarra, Jon Barberena elizondarra eta Iñaki Aleman iruritarra.

Joan den asteburuan hasi zen Nafarroako Bertsolari Txapelketa eta asteburu honetan erabakiak geldituko dira finalaurrekoetan ariko diren bertsolariak. Doneztebeko zineman jokatuko da finalaurreko hirugarren saioa otsailaren 26an, larunbat arratsaldeko 17:30etik aitzinera. Sei bertsolari ariko dira taula gainean: Xabier Silveira eta Iban Garro lesakarrak, Saioa Alkaiza antsoaindarra, Iñigo Ibarra iruindarra, Jon Barberena elizondarra eta Iñaki Aleman iruritarra. Garrok lehenbiziko aldia du Txapelketan eta Silveirak, Ibarrak eta Barberenak ongi dakite zer den finalean aritzea, eta Silveira sei aldiz izan da Nafarroako txapeldun. Alemanek, berriz, Izeta sariketa irabazi berria du abenduan.

Sarrera bortz eurokoa da, eta hiru euro Bertsozale Elkarteko bazkide eta 16 urtetik beheitikoentzat. 17:30ean hasiko da saioa.

 

Igandean Berriozarren

Final laurdenetako azken saioa otsailaren 27an, igande arratsaldeko 17:30ean eginen da Berriozarko Musika Eskolan. Julen Zelaieta eta Patxi Castillo beratarrak, Jon Elizetxe gartzaindarra, Josu Sanjurjo lesakarra, Beteluko Aritz Saragueta eta Auritzeko Aimar Karrika ariko dira. Castillo eta Sanjurjorentzat estraineko partehartzea da Nafarroako txapelketa nagusian.

Azken-laurdenak jokatuta, finalaurrekoetara pasako diren bertsolariak jakinen da. Zuzenean sailkatu dira azken-laurden bakoitzeko –Tafalla, Irurtzun, Doneztebe eta Berriozar- irabazleak eta horiekin batera lehen fase honetan puntuaziorik onena lortu duten hamaika bertsolariak.

Txapelketa hasieratik hiru bertsolari daude finalaurrekoetarako sailkatuta: Oskar Estanga, Estitxu Arozena eta Julio Soto. Hiru izanen dira finalaurrekoetako saioak: martxoaren 12an Beran, martxoaren 19 Leitzan eta martxoaren 26an Elizondon.

 

Salgai dira interneten finalaurrekoetarako eta finalerako sarrerak

Asteburuko saioak pasata, finalaurrekoen txanda ailegatuko da aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketan. Hiru saio izanen dira, martxoaren 12an Beran, martxoaren 19an Leitzan eta martxoaren 26an Donezteben. Hortik, aterako da apirilaren 9an Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko den finalean arituko diren zortzi bertsolariak.

Dagoeneko finalaurrekoetarako eta finalerako sarrerak erosten ahal dira interneten bitartez, www.bertsosarrerak.eu atarian. Kontutan izan behar da azken urteotako finalerako sarrera guztiak hainbat egun lehenago bukatu egin direla, hortaz komeni da aldez aurretik hartzea.

Finalaurrekoetan 8 eurokoa da prezioa, 5 euro Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 16 urtetik beherakoentzat. Finalean, berriz, 18 eurokoa da prezioa, 12 euro Elkarteko bazkideentzat eta 16 urtetik beherakoentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun