Yamiled Giraldo Iturengo bizilaguna hiltzeko agindua eman zuelakoan, Nafarroako Auzitegi Nagusiak 19 urteko espetxe zigorra jarri dio Jose Lareo gizonezkoari eta beste hirukoa «Justiziari trabak ipintzeagatik». Otsailaren 24an, ortzegunean 14:00ak aldera atera du epaia auzitegiak. Urtarrilaren 31n hasi eta otsailaren 7a artean izan zen epaiketa, Iruñean.
2009ko apirilean hil zuten Giraldo, Cordovillan, tiroz. Epailearen arabera, prostituzio eta sexu gehiegikeriako kasu batean lekuko gisa aurkezteagatik hil zuten. Hain zuzen, epaiak dio Jose Lareok espetxetik eman zuela hiltzeko agindua, emakumeak lekukotza hura emateagatik.
Auzian bertze lau akusatu zeuden, eta epaileak haiek ere zigortu ditu. Rodrigo Solaetxe eta Nina Arandigoieni 21na urteko kartzela, Giraldo beraiek hil zutela egotzita. Bertze zazpina hilabetekoa ere jarri die, legez kanpo armak izateagatik. Sodrigo Solaetxek epaiketan aitortu zuen hiru mila eurogatik hil zuela emakumea. Pedro Andres Garcia eta Karlos Igariri, berriz, bakoitzari 20 urte eta erdiko kartzela zigorra jarri die Nafarroako Auzitegi Nagusiak, «hilketaren beharrezko laguntzaileak izan zirelako».