Asteburu honetan burutu dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako final laurdenetako azken bi saioak. Donezteben, Xabier Silveira lesakarra nagusitu zen eta zuzeneko sailkapena lortu zuen. Bigarren sailkatua Jon Elizetxe izan zen, Iñigo Ibarra hirugarren, Saioa Alkaiza laugarren, Iñaki Aleman bosgarren eta Iban Garro seigarren.
Berriozarren aterako zen puntuazioaren erabakiko ziren sailkatutako hemezortzi bertsolariak. Auritzeko Aimar Karrika izan zen lehena, eta beraz, zuzenean sailkatzea lortu zuen. Bere ondotik, Julen Zelaieta beratarra izan zen bigarren, Josu Sanjurjo lesakarra hirugarren, Jon Elizetxe gartzaindarra laugarren, Aritz Saragueta bosgarren eta Patxi Castillo beratarra seigarren. Azken honek izan ezik, gainerako guziek lortu zuten sailkatzea.
Finalaurrekoak erabakiak
Txapelketa hasi aitzinetik, hiru ziren iazko sailkapenaren arabea zuzenean finalaurrekoetara sailkatutakoak: Julio Soto, Estitxu Arozena eta Oskar Estanga. Horiekin batera, lau azken.laurdenak irabazi dituzten bertsolariak sailkatu dira zuzenean: Xabier Terreros (Tafallan), Eneko Lazkoz (Irurtzunen), Xabier Silveira (Donezteben) eta Aimar Karrika (Berriozarren).
Bertze hameka bertsolarik puntuazioari esker lortu dute sailkatzea: Iñigo Olaetxea, Oier Lakuntza, Jon Barberena, Ander Fuentes “Itturri”, Julen Zelaieta, Iñigo Ibarra, Josu Sanjurjo, Saioa Alkaiza, Jon Elizetxe, Migel Mari Elosegi “Luze” eta Aritz Saragueta.
Horrenbestez. horrela gelditu dira finalaurrekoak:
Martxoaren 12an, Beran: Oskar Estanga, Eneko Lazkoz, Oier Lakuntza, Jon Barberena, Saioa Alkaiza eta Jon Elizetxe.
Martxoaren 19an, Leitzan: Estitxu Arozena, Xabier Terreros, Iñigo Olaetxea, Ander Fuentes “Itturri”, Josu Sanjurjo, Migel Mari Elosegi “Luze”.
Martxoaren 26an, Elizondon: Julio Soto, Xabier Silveira, Aimar Karrika, Julen Zelaieta, Iñigo Ibarra eta Aritz Saragueta.
Finalaurrekoetarako zein finalerako sarrerak jadanik salgai dira www.bertsosarrerak.eu atarian.