Bertsozale Elkarteak antolatutako Bertsolamintza jardunaldia eginen da aurten. Euskal Herri osora zabalduko den nazio mailako ekimena da, eta Ipar Euskal Herriko saioa egiteko, Sara aukeratu dute. Otsailaren 26an, larunbata, bertsolaritzaren inguruko hitzaldiak eta bertso afari esperimentala eginen dira Lur berri aretoan.
18:00etan hitzaldiak
• Eric Dicharry: Bertsolaritza eta umorea.
• Andoni Egaña: Nola gainditzen dira inertzia ideologikoak? Zenbateraino obligatzen dute?.
• Amaia Vazquez: Inprobisazioaren gozamena: oholtzako bertsolaria nola askatu proiekzioetatik eta unean unekoa gozatu.
19:45ean eztabaida irekia
• Aitzineko hizlarien eskutik. Aurkezle eta moderatzaile Martin Aramendi.
20:30ean bertso afari esperimentala
• Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano eta Miren Amuriza.
• Gai-jartzailea: Andoni Egaña.
• Izen-ematea: bertso afarirako txartela 20 eurotan dago. Erreserbatzeko: 559 542758 edo 673 900352.
Gai honen inguruan, Karlos Aizpuruari elkarrizketa ttipi-ttapan.