Larunbat honetan, otsailak 19, 10:00 airean gosaria izanen da Labaiengo Itur-Ondo elkartean eta horrela emanen zaie hasiera inauteriei. Ordu horretan, mozorrotuta dagoen jendea gosaltzera hurbilduko da eta poteoa hasiko da Labaiengo auzoan barna. Etxez etxe puxkak biltzen ibiliko gara eta Baztango Mendiberrik karrikarronda alaitzen lagunduko du. Goiza eskean pasatu ondoren, eta jan, edan eta puxkak bildutakoan, bazkaltzera joanen gara.
14:00 aldera Itur Ondo elkartean bazkaria eginen da. Bazkaldutakoan, baserri batzuetara ere joanen dira eskean, eta gainerakoan, Beintzako auzoari emanen diote buelta. Ondotik afaria izanen da Itur Ondo elkartean. Goizaldera arte Mendiberrik alaituko du afalostea.
Puxkak
Bildutako puxkak egunean berean aprobetxatzen ahal baldin badira, bazkarian edo afarian aterako dira, eta gelditzen denarekin, seguruenik hurrengo asteburuan afaria eginen da.