ANASAPS-Dizdira elkarteak III. Olerki Errezitaldia antolatu du martxoaren 18an Donezteben. Elkartetik parte hartzeko gonbitea luzatu du, norbere olerki propioekin edo atseginak egin zaizkizun berte autoreen zatiekin. Dizdiratik dioten bezala, “udaberri hasierarekin hitzezko loreak nahi ditugu, jendeak utziak”.
Martxoaren 11n izanen da izen emateko azken eguna eta horretarako 948 451443 edo 687 976828 (Edurne) telefonoetara deitu edo dizdira@anasaps.org helbide elektronikora idatzi behar da.