Herri kirolei buruzko liburu berria kaleratu du Nafarroako Federazioak

TTIPI TTAPA 2011ko ots. 16a, 15:27

Argitalpenaren azala. Utzitako argazkia

Herri kirolak: jatorria eta ezaugarriak. Izenburu horixe duen argi­tal­pe­na kaleratu du Na­fa­rroa­ko Herri Kirol Federazioak. He­rri kirola­ren sorrera, ezauga­rriak, garapena, egun­go modalitateak eta galdu diren bertze zenbait, bitxikeriak... Hain­bat datu bildu dira euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu den az­­ken lanean. 1.000 ale kale­ratu dira baina soilik Herri Kirol Federazioaren Sunbillako egoi­tzan banatuko da (948 450900 telefonoan edo herrikirolaknafarroa@­hot­mail.­com helbide elektronikoan). Ikaste­txe eta liburutegietan doan banatuko da eta ale ba­tzuk salmentarako gordeko dira. Mikel Lasarte izan da monogra­fikoaren egilea. Na­fa­rroa­ko Federazioak ka­leratu duen zazpiga­rren monografikoa da, lehendik bertze sei ar­gi­tara­tu baititu: ha­rri-ja­so­tzea, aizkora, arpana, Ipa­rral­deko jokoak, sokatira eta se­ga­ri buruz. Bi bideo ere egin dira harri-jaso­tzea­­ eta sokatiraren inguruan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun