Otsailaren 26an jokatuko dira Malerrekako eskuz binakako finalak

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 16a

Esan, Madariaga, Onsalo eta Arraztoa dira maila nagusiko finalistak. Artxiboko argazkia

Zazpi kategoriatan jokatuko dira partidak

Urtarrilaz geroztik, lehian ibili eta gero, eskuz binakako Malerrekako IX. Pilota Txapelketa finalen atarian dago. Otsailaren 26an jokatuko dira Donezteben eta hauek ariko dira:

Benjaminetan, Ilunpeko Alberdi eta Galarra­ga, Oberenako Oz­koz­­ eta Cuairanen aurka.

Alebinetan, Errekako Zubizarreta eta Salaberria, Ilunpeko Alberdi eta Egigurenen kontra.

Infantiletan, Donibaneko Bakaikoa eta Medina, taldekide dituzten Laso eta Arandiaren kontra.

Kadeteetan, Zuga­rraldeko Larunbe eta Sarasa, Oiarpeko Ugalde eta Imazen aurka.

Jubeniletan, Errekako Maia eta Lasa, Añorgako Barandiaran eta Sanchezen aurka.

22 urtez beheitikoetan, lerro hauek idazterakoan oraindik erabaki gabeak ziren finalistak zein izanen diren.

Maila nagusian, Iñaki Esain eta Joseba Madariaga, Unai Onsalo eta Xabi Arraztoaren kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun