Mixel Jorajuria sortzez saratarra zen pilotari haundia pausatu da berriki 76 urtetan. Bere lagunek diote «orratza bezain xuxena» zela. Bere aitaren urratsak segituz pilota bihotz barnetik maite izan du beti eta gainerat horren amodioa eman zien seme eta seme ttikiei. Gan den udan atsegin haundiz ikusi omen zituen familiako gazteenak xixteraz ari arras molde ederrean. Senpererat ezkondu zen baina ongi atxikia zen halere sorterriari eta hortakoz Sara Alde izena eman zion etxeari. Doluminak ahaide eta pilotazaleei.