Herriak mailegu berria eginen du

Franck DOLOSOR 2011ko otsailaren 16a

Aurtengo aurrekontua onartu dute hautetsiek gehiengoaren bozekin eta oposizioko sei lagunen kontrako iritziarekin. Aurten 5 273 893 euroko funtzionamendua izanen du Herriko Etxeak eta inbestizamenduak 6 483 586 eurokoak izanen dira. Orotarat, 2 673 000 euroko maile­gua eginen du herriak lan haundiak egiteko: Zaia bidea berritzeko Bizi Garbia alde hortan, Karrika Nagusia apaintzeko, Inar­gako bidea eraiki­tzeko, Herriko Etxea moldatzeko, herriko langileen biltegi berria altxatze­ko, ondoko urteetan eraikiko den kultura areto berriaren ikerketak egiteko eta tenis jokalarien etxea egiteko aintzira auzoaren sartzean. Oposizioak horren kontra boz­katu du deitoratzen baitu ez dela epe luzeko gogoetarik egiten bat bateko lanak baizik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun