Bertsolamintzaren karietara hitzaldiak eta bertso afaria otsailaren 26an

Joanes GARCIA 2011ko otsailaren 16a

Karlos­ Aizpuruari egindako elkarriz­ketan ira­ku­­rriko zenuten bezala, Ber­tso­zale Elkarteak antolatutako Ber­tso­lamin­tza jardunaldia eginen da aur­ten. Euskal Herri osora zabalduko­ den nazio mailako ekimena da, eta Ipar Euskal Herriko saioa egiteko, Sara aukeratu dute. Otsai­laren 26an, larunbata, bertsolari­tza­ren inguruko hi­tzaldiak eta bertso afari esperimentala eginen dira Lur berri aretoan.

 

18:00etan hitzaldiak

• Eric Dicharry: Bertsolaritza eta umorea.

• Andoni Egaña: Nola gainditzen dira inertzia ideologikoak? Zenbateraino obligatzen dute?.

• Amaia Vazquez: Inprobisazioaren gozamena: oholtzako bertsolaria nola askatu proiekzioetatik eta unean unekoa gozatu.

 

19:45ean eztabaida irekia

• Aitzineko hizlarien esku­tik. Aurkezle eta moderatzaile Martin Aramendi.

 

20:30ean bertso afari esperimentala

• Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagari­kano eta Miren Amuriza.

• Gai-jartzailea: Andoni Egaña.

• Izen-ematea: bertso afarirako txartela 20 eurotan dago. Erreserbatzeko: 559 542758 edo 673 900352.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun