Iruritako eskola berria heldu den ikasturterako prest

Ttipi-Ttapa 2011ko otsailaren 16a

Iruritako eskola hartuko duen eraikinaren lanak aitzinera doaz eta 2011-2012 ikasturterako 61 ikasle hartzeko prest egonen dela iragarri dute. 775.862 euroko aurrekontua dute lan hauek eta Nafarroako Gobernuko Hezkun­tza Departamentuak ordainduko ditu.

Herri eskola berriak Haur eta Lehen Hezkun­tzarako zazpi ikasgela izanen ditu, solairu bakar batean, baita informatika-gela, erabilera anitzeko gela, hiru komun (bi ikasleendako eta bat irakasleendako), garbiketa-gela, zuzendariaren bulegoa, biltegia, portxea eta kirol pista ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun