27 bertsolarirekin larunbatean abiatuko da bertsolari txapelketa

TTIPI TTAPA 2011ko ots. 16a, 12:09

Joan den urtean zortzikote honek lortu zuen finalerako txartela. Julio Soto izan zen txapeldun. Artxiboko argazkia

Tafallan jokatuko da lehendabiziko saioa

40. ediziora ailegatu da egun gutti barru hasiko den Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Larunbat honetan, otsai­lak 19, abiatuko da Tafallan eta apirilaren 9an amaitu Iruñean.

Joan den urtean bezala, 27 bertsolarik hartuko dute parte Nafa­rroako Txapelketaren edizio honetan. Xabier Silveira (Lesaka); Eneko Lazkoz (Etxarri-Aranatz); Oier Lakun­tza (Iruñea); Aritz Saragueta (Betelu); Aimar Karrika (Auritz); Egoitz Gorosterrazu (Ituren); Oskar Estanga (Gaintza); Xabier Te­rreros (Lesaka); Jose Luis Barberia Zili (Lei­tza); Josu Sanjurjo (Lesaka); Iñigo Iba­rra (Iruñea); Esti­txu Arozena (Lesaka); Iñaki Aleman (Irurita); Iban Ga­rro (Lesaka); Patxi Casti­llo (Bera); Ander Fuen­tes Itturri (Zubieta); Ekaitz­ Astiz (Iraizotz); Saioa Alkaiza (An­tsoain); Bittor Elizagoien (Arraioz); Julio Soto (Go­rriti); Migel Mari Elosegi Luze (Lei­tza); Iñigo Olae­txea (Lesaka); Jon Barberena (Elizondo); Jon Elize­txe (Gartzain); Ainhoa Aranburu (Iruñea); Julen Zelaieta (Bera) eta Irati Majuelo (Iruñea).

Parte-hartzaileen kopurua joan den urteko berdina da, baina ber­tsolariak ez dira berak, bortz ber­tsolari estreinakoz ariko baitira Txapelketan: Josu San­jur­jo, Iban Ga­rro, Ainhoa Aranburu, Irati Majuelo eta Pa­txi Castillo. Iaz parte hartu ez zuen Xabier Silveira txapeldun ohia ere be­rriro taula gainean izanen da aurten. Lehengo urtean bai, eta aurten parte hartuko ez dutenak, berriz, Iker Gorosterrazu eta Alazne Untxalo iturendarrak, Diego Riaño leitzarra, Ioar Tainta lesakarra, Xabier Legarreta aranoa­rra eta Lekunberrin bizi den Arkaitz Goikoe­txea dira.

 

Finala Iruñean

Azken urteotako egiturari segituko dio Nafarroako Bertsolari Txapelketak: lau azken-laurden, hiru finalaurreko eta finala izanen dira. Lehendabiziko fasean, Tafallako Santa Maria parrokia aretoan (otsai­lak 19), Irurtzungo Kultur Etxean (otsailak 20), Doneztebeko zineman (otsailak 26) eta Berriozarko Musika Eskolan (otsailak 27) izanen dira saioak. Finalaurrekoak Berako Kultur Etxean (martxoak 12), Leitzako zineman (martxoak 19) eta Elizondoko Lur aretoan (martxoak 26) eginen dira. Emanaldi guz­tiak 17:30ean hasiko dira.

Finala da aurtengo no­bedaderik haundiena, aspaldiko partez Iruñean jokatuko baita. Apirilaren 9an izanen da, 17:00etan hasita Labrit pilotalekuan. Zor­tzi ber­tsolari lehiatuko dira.

 

DATUA

16 BERTSOLARI

dira Bertsolari Txapelketan parte hartuko dute eskualdekoak: Silveira, Goroste­rra­zu, Terreros, Zili, Sanjurjo, Arozena, Aleman, Garro, Castillo, Itturri, Elizagoien, Luze, Olaetxea, Barberena, Elizetxe eta Zelaieta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun