Erreka elkarteak antolatzen duen Malerrekako eskuz binakako bederatzigarren pilota txapelketan, sub-22 mailako finalerdiak jokatuko dira otsailaren 16an, asteazken arratsaldeko 19:00etatik aitzinera. Doneztebeko udal pilotalekuan.
Lehenbizikoan, Errekako Juanenea eta Zugarraldeko Lukin, Azpeitiako Ilunpeko Otamendi eta Murgiondoren kontra ariko dira. Bigarren finalerdian, Intxurreko Urretabizkaia eta Otegi, Pilotajaukuko Lopez eta Alustizaren kontra ariko dira.
Behin finalerdi hauek jokatuta, osatua geldituko da finaletako koadroa. Dena den, Erreka elkartetik jakinarazi dutenez, hasiera batean otsailaren 26an jokatzekoak ziren finalak astebete gibeleratu dira eta martxoaren 5ean jokatuko dira.