Foru Poliziak ohar bidez jakinarazi duenez, ekitaldiak antolatu ditu Ultzama, Bera, Elizondo eta Donezteben. Eskualdekoei erreparatuz, azken orduko aldaketarik ezean, otsailaren 22an, drogei buruzko solasaldia eginen da Beran. Otsailaren 23an, emakumeen kontrako indarkeria izanen dute hizpide Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean, 18:30ean. Baserrietan adinekoek ezin dute bakarrik egon kanpaina ere aurkeztuko dute. Hilaren 24an, Doneztebeko erakusketa aretoan trafikoa eta istripuak gaiaz ariko dira, 18:30ean. Horrez gain, 14:45etik 18:30era Doneztebeko eskolan egonen dira euren baliabideak erakusteko.