Zeberio eta Mañukorta etorriko dira aurten ere inauterietan

Fernando ETXEBERRIA 2011ko otsailaren 15a

Inauteriak ailegatzeko desiatzen daude herritarrak. Fernando Etxeberria

Afarira joateko otsailaren 24a baino lehen eman behar da izena Barranka ostatuan

Aurtengo inauteriek badute eguna: otsailaren 26an, larunbatarekin, ospatuko dira. Badirudi, aurtengo egitaraua honela osatuko dela: afari eder bat egingo da Barranka ostatuan trikitilariekin eta Mañukorta eta Zeberio ber­tsolariekin.

Afarira joan nahi duten guztiek otsailaren 24a baino lehen apuntatu beharko dute, Ba­rranka ostatura deituta (948 615080).

Joan den urtean ere bi bertsolari hauek eto­rri ziren inauterietan eta arrakasta haundia izan zuten. Horregatik erabaki da aurten ere beraiek gonbidatzea, festa egunsentiraino luza­tzeko itxa­ropenarekin.

Edonola ere, garaiak aldatu egin dira. Denbora batean Erre­ge Egunaren ondoko asteburuan ospa­tzen baitziren inauteriak, ostiralean hasi eta igandera arte. Malerrekako lehenengoak izaten ziren, baita Era­tsun­goak baino lehenago ere.

 

Astebeteko festa

Herriko adinekoek kontatzen dutenez, duela 45 urte, Don Ricardo idazkariak, Komentxak eta Xarrak, inauteriak zirela eta, ospakizun ikaragarria antolatu zuten. Aste osoa iraun omen zuen festa hark, musika, kirola, herrian eta base­rrietan barna kalejirak, otorduak, dan­tzak... Denetarik izan omen zen. Esaten dutenez, festazale gehienak ez ziren aste osoan beraien etxeetara agertu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun