Apirilaren 23an, larunbatarekin, ibilaldia eginen da Labaiendik Urradira, eta ateraldian parte hartu nahi dutenentzat, elkartean daude apuntatzeko zerrendak.
Hiru kategoria izanen dira: alde batetik 40 urtera bitarteko gizonezkoak; bestetik, 40 eta 80 urte artean dituzten gizonezkoak eta hirugarren multzoan emakumezkoak sartuko dira. Kategoria bakoitzetik Urradira lehendabiziko ailegatzen denak saria izanen du.
Ibilaldiaren ondotik bazkaria izanen da elkartean eta arratsaldean mus txapelketa. Beraz, lerro hauen bidez, parte hartzera animatu nahi zaituztegu.