Larunbat honetan eginen den gosariarekin hasiko dira inauteriak

Amaia MINDEGIA 2011ko otsailaren 15a

Ea nolako mozorroekin ateratzen diren aurten haur eta gazteak. Aurrekoetan denetarik ikusi izan dugu. Amaia Mindegia

Goizean Labaienen eta arratsaldean Beintzan ibiliko dira eskean

Larunbat honetan, otsailak 19, 10:00 airean gosaria izanen da Labaiengo Itur-Ondo elkartean eta horrela emanen zaie hasiera inauteriei. Ordu horretan, mozorrotuta dagoen jendea gosaltzera hur­bilduko da eta poteoa hasiko da La­baien­­go auzoan barna. Etxez-­etxe puxkak bil­tzen ibiliko gara eta Baz­tango Mendiberrik ka­rrika­rronda alaitzen lagunduko du. Goiza eskean pasatu ondoren, eta jan, edan eta puxkak bildutakoan, baz­kaltzera joanen gara.

14:00 aldera Itur Ondo elkartean bazkaria eginen da. Bazkaldutakoan, baserri batzuetara ere joanen dira eskean, eta gainerakoan, Bein­tzako auzoari emanen diote buelta. Ondo­tik afaria izanen da Itur Ondo elkartean. Goizal­dera arte Mendiberrik alaituko du afalostea.

 

Puxkak

Bildutako puxkak egunean berean aprobetxatzen ahal baldin badira, bazkarian edo afarian aterako dira, eta gelditzen denarekin, seguruenik hu­rrengo asteburuan afaria eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun