Birziklapenari buruzko erakusketa ikusgai egonen da plazan larunbatera arte

Arkaitz MINDEGIA 2011ko otsailaren 15a

09:00etatik 14:00etara plazan dago asteazkenaz geroztik

Lotu zaitez birziklapenari izenburupean Nafarroan herriz herri dabilen erakusketa aste honetan ailegatu da Iturenera. Hondakin elek­triko eta elektronikoak ongi kudeatzeak duen garran­tziaren be­rri ema­tea da erakusketa ibiltari honen helburua. Nafarroako Gobernuak bul­tzatu eta CRANA fun­da­zioak garatu du eta Male­rrekako Man­ko­mu­ni­ta­tearen bidez ekarri dute Iturenera.

Asteazkenetik larunbatera, hilaren 16tik 19ra, izanen da ikusteko auke­ra, plazan, 09:00etatik 14:00­etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun