Balnearioak Espainiako Kalitate Turistikorako Institutuak (ICTE) banatzen duen Q kalitate ziurtagirietako bat jaso zuen urtarrilaren 19an Madrilen, Fitur ferian. 2010ean Q ziurtagiria estatu osoko 923 erakundek lortu edo berritu zuten eta horietako bat izan da Elgorriagako bainuetxea. Lorena Galarregi bainuetxeko zuzendariak jaso zuen ziurtagiria eta honek «balnearioa osatzen dugun lan-talde osoaren esfortzua» saritzen duela uste du, «are gehiago, hain denbora gutti daramagunean zabalik». Paper aunitz egin behar badira ere, Q ziurtagiriak egunerokoan laguntzen duelakoan dago Galarregi «kontrola eraman behar duzulako eta kalitateko zerbitzua eskaintzeko motibazioa handiagoa da».