Kasino elkarteko Zuzendaritza Batzorde berria lanean hasi den seinale, barrikotea antolatu du aurten ere. Otsaileko azken larunbateaan eginen da, hilaren 26an. Beti bezala, afariko menua sagardotegiko bera izanen da: txistorra sagardo erara, bakailaoa, txuleta, gazta, intxaurrak eta irasagar-gozokia, kafea eta kopa. 21:30 aldera hasiko da afaria.
Barrikotean parte hartu nahi dutenentzat, izena emateko epea zabalik dago. Apuntatzeko azken eguna otsailaren 23a, asteazkena, izanen da. Titi ostatuan egin beharko da, 10 euroko aurrerapena utzita. Afarian parte hartzeko gehieneko kopurua, berriz, 70 lagunekoa izanen da. Ardoa eta menuan sartzen ez diren bertze osagarriak aparte ordaindu beharko dira.