Bertsolari Txapelketako saio bat zineman jokatuko da hilaren 26an

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 15a

Sei bertsolarik hartuko dute parte

Asteburu honetan hasiko den Nafarroako Bertsolari Txapelketako saioetako bat herriko zineman jokatuko da otsai­laren 26an. Azken-laurdenetako bat izanen da eta sei bertsolari ariko dira taula gainean: Xabier Silveira eta Iban Garro lesakarrak, Saioa Alkaiza antsoaindarra, Iñigo Ibarra iruindarra, Jon Barberena elizondarra eta Iñaki Aleman iruritarra. Garrok lehenbiziko aldia du Txapelketan eta Silveirak, Ibarrak eta Barberenak ongi dakite zer den finalean ari­tzea, eta Silveira sei aldiz­ izan da Nafarroako txa­pel­dun. Alemanek, be­rriz, Izeta sariketa irabazi berria du abenduan.

Sarrera bortz eurokoa da, eta hiru euro Ber­tso­zale Elkarteko bazkide eta 16 urtetik beheitiko­en­tzat. 17:30ean hasiko da saioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun