Santa Ageda bezpera karriketan kantuan ospatu zuten Labiaga Ikastolakoek. Ikasle, guraso, atatxi-amatxi, irakasle eta ikasle ohiekin batera, Patxi Castillo eta Julen Zelaieta bertsotan aritu ziren eta musika doinuak ere izan ziren. Berendu goxo batekin eman zioten egunari bukaera. Bertzalde, Euskara Kultur Elkargoak eta Pamiela argitaletxeak antolatzen duten Mikro-Ipuin Lehiaketan 6. mailan ari den Mikel Castillo finalista izan da, Erlojuan ipuinarekin.