Korrikak Bortzirietan eginen duen bidea antolatzeko bilera hilaren 22an Beran

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 15a

Maitatu, ikasi, ari… euskalakari!. Horixe izanen da aurtengo Korrikaren leloa. Egunak ere zehaztuak daude dagoeneko. Bor­tzirietara, adibidez, apirilaren 11n eto­rriko da Korrikaren 17. edizioa. Apirilaren 7an abiatuko da Trebiñun eta 17an Donostiara ailegatu bitarte, Euskal Herriko hainbat bazter pasatuko ditu euskararen alde. Oraindik xehetasunak zehaztu gabe daude, eta horiek finkatzea eta Bortzirietako Korrika ba­tzordea osatzea izanen da otsailaren 22an, asteartearekin, 19:00etan Berako Beralandeta ego­itzan eginen den bilera irekiaren helburua. Inte­resa duen guz­tiak parte har dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun