1.213 langaberekin joan da ilbeltza

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 15a

2010. urte bukaeran 1.130 langabe zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak, baina hilabete beranduago, ilbeltza hondarrean, 83 gehiago ziren, 1.213. %7,35eko igoera hau Nafarroakoaren banaz bertzekotik (%4,97) gainetik dago eta eskualdetako bulegoen artean hirugarren igoerarik bortitzena da, Agoitz (%,8,50) eta Lizarraldearen (%7,53) ondotik. Gainera, joan den urteko urtarrileko ko­pu­­ruetan jarri da be­rriz langabezia eskual­dean –1.214 lan­gabe ziren orduan–, sekulan izan diren handienak. Urtarril honetan 387 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, horietatik 60 bakarrik mugagabeak. Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean goiti egin zuen lan­ga­beziak urtarrilean, 536tik 541era, baina adin tarte horretako emakumeen artean, oraindik haundiagoa izan zen igoera, 480tik 542ra igo baitzen. 25 urtez beheitikoen arte­ko gizasemeetan, 65­etik 81era igo zen kopurua eta emakumeetan, 49tan mantendu zen. Lan arloei dagokienez, zerbitzuen arloan 725 langabe dira; industrian 248; eraikuntzan 150; nekazaritzan 18 eta aitzinetik lanik egin ez dutenenak 72 langabe dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun