Bidasoa eta Urumearen arroak modu bateratuan kudeatzea bultzatuko dute

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 15a

Otsailaren 9an saio informatiboa egin zuten Bertizko Natur Parkean. Alicia del Castillo

Bertizko Jauregian saio informatiboa egin da

Bidasoa eta Urumea ibaietako arroak modu bateratuan kudeatzeko helburuarekin, mugaz gain­diko Bidur proiektua garatuko da. Bidasoa eta Urumearen arroen kudeaketaren alderdiak metodologia bera erabiliz aztertu nahi dira, bi ibaiek antzeko ezauga­rri ekologiko eta hi­dro­logikoak dituztelako. Hain­ zuzen, horixe izan zuten hizpide otsailaren 9an Bertizko Jaurrerria Natur Parkean egindako saio informatiboan.

Bidur proiektuak Pirinioen bi aldeetan uraren kudeaketa integralaz arduratzen diren enti­tate publikoen parte-har­tzea bultzatzen du, eza­gu­­tzak trukatuta, be­rri­kun­tza-neurriak zabaldu­ta eta bi ibai arroetan inplikatutako sektoreen artean lankidetza indartuz. Proiektuaren aurrekontua 2,3 milioi eurokoa da. Kopuru horren %65 (1,5 milioi euro) Europar Batasuneko Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) bideratuko du, eta gainerakoa proiektua garatzeaz arduratzen diren mugaren bi aldeetako hiru erakundeek finantzatuko dute: Narroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingu­rumen Departamentuaren esku dagoen GAVRN Nafa­rroako In­gu­rumen Kudeaketa, Haztegiak eta Birpopulatzeak sozietate publikoa da proiek­tuaren burua eta 1,2 milioi euro emanen ditu; Gipuzkoako Aldundiko IKT Nekazal Ikerketa &Tecnologia izenekoak 552.000 euro, eta Pirinio Atlantikoetako Kon­tseilu Orokorrak 590.000 euro.

Proiektuan aurreikusitako jarduerei buruzko hiru solasaldi ere eskaini ziren hilaren 9an: Javier Castiella Nafa­rroa­ko Gobernuko Balia­bi­de Hidrikoen Ataleko buruak eta Miren Errandonea GAVRN sozietate pu­blikokoak ur baliabidearen erabilgarritasuna­ri buruz hitz egin zuten; Fernando Mendozak arroa­ iragazkortzeko eta konpontzeko proiek­tu pilotua aurkeztu zuen, eta Isabel Ibarrolak Bidur proiektuaren web orria aurkeztu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun