Larunbatean abiatu zen aurtengo Nafarroako Bertolari Txapelketa Tafallan. Giro ederra izan zen, 120 lagunek segitu zuten maila ona eman zuen saioa. Sei bertsolari aritu ziren oholtza gainean, horietako batek -Ainhoa Aranburuk- estraineko aldiz Nafarroako Txapelketan.
Saioa amaituta, Xabier Terreros lesakarrak bildu zituen puntu gehien, 313 puntu. Bigarren postua, Ander Fuentes “Itturri”rentzat izan zen, 307 punturekin. Horien atzetik, hurrenez hurren, Miel Mari Elosegi “Luze” (292,5 puntu), Ainhoa Aranburu (277), Jose Luis Barberia “Zili” (258) eta Egoitz Gorosterrazu (253) sailkatu ziren.
Xabier Terreros zuzenean sailkatu da Leitzan martxoaren 19an jokatuko den finalaurrekorako; gainerakoek azken-laurdenetako puntuazioen zain egon behar dute.
Lazkoz Irurtzunen
Aurtengo Txapelketaren bigarren azken-laurdena otsailaren 20an, igandean jokatu da Irurtzungo Kultur Etxean. Aretoa lepo beteta, saioari giro ederra eman diote elkartu diren 140 bertsozale inguruk. Jarraitzaile gehien zituen bertsolaria nagusitu da, etxean abesten zuen Eneko Lazkozek, Sakanan, eta berak bildu ditu puntu gehien, 324,5. Hortaz, zuzenean sailkatu da martxoaren 12an Beran eginen den finalaurrekorako. Etxarriarraren atzetik Iñigo Olaetxea (314) eta Oier Lakuntza (311,5) sailkatu dira, haien artean bi puntu t´erdiko tarte estuarekin. Eta horien ondoren Bittor Elizagoien (281), Ekaitz Astiz (261,5) eta aurten Txapelkelketan lehen aldiz abesten duen Irati Majuelo (259).