Oizko inauteriak otsailaren 12an ospatuko dira

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 11

Giro ederra izanen da larunbatean Oizen. Utzitako argazkia

Egun osoko egitaraua prestatu da larunbaterako

Aurtengo inauteriek badute eguna: otsailaren 12an ospatuko dira, eta gainera, egun osoko egitaraua antolatu da. Gosaria, puska biltzea, bazkaria eta afaria izanen dituzte.

Aurtengo inauteriek badute eguna: otsailaren 12an ospatuko dira, eta gainera, egun osoko egitaraua antolatu da. Goizean herriko elkartean eginen den gosariarekin emanen zaie hasiera. Ondotik, etxez-etxe puskak bil­tzen ibiltzeko nahia baldin badago, horrela eginen da. Haurrak, gazteak eta gogoa duten guztiak ibil daitezke eskean.

Goizeko itzuliaren ondotik, eguerdian, 13:00 inguruan, herriko elkartean bazkaria izanen da. Aipatu, haur eta gaztetxoek dohainik izanen dutela otordua, baina hori bai, mozorrotuta joan beharko dute bazkarira.

Bazkaldutakoan, falta diren etxeetara eta baserrietara joanen da animatzen den guztia.

 

Gauean afaria

Egunez eginen diren harat-honaten ondotik, afaria Herriko Ostatuan eginen da. Eta afarira joan nahi dutenek aitzineko egunetan apuntatu beharko dute, Herriko Ostatuan horretarako paratua egonen den orrian.

Gosaritik afaria bitarte herria Frantzisko akordeoilariak animatuko du. Beraz, besta pixka bat egin nahi duenak animatu eta parte hartu bertzerik ez dauka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun