Malerrekako pilota txapelketan sub-22 mailako finalerdiak erabakiak gelditu dira

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 10a

Heldu den asteazkenean, otsailaren 16an jokatuko dira Donezteben

Malerrekako eskuz binakako bederatzigarren txapelketa azken txanpara ailegatzen ari da. Otsailaren 26an jokatuko dira finalak eta finalistak zein izanen diren erabakitzeko gelditzen den kategoria bakarra sub-22 maila da.

Otsailaren 9an, asteazken arratsaldean, final laurdenetako norgehiagokak jokatu dira Doneztebeko udal pilotalekuan.

Intxurreko Urretabizkaia eta Otegik 22 eta 12 irabazi zieten, Oteizako Andueza eta Zendoiari; Pilotajaukuko Lopez eta Alustizak 22 eta 20 irabazi zieten Oronozen ordez aritu zen Errekako Bendoirori eta Irurtzungo Pazos-i; Errekako Juanenea eta Zugarraldeko Lukinek 22 eta 10 irabazi zieten Aurrera Saiazeko Mujika eta Biain-i eta Ilunpeko Otamendi eta Murgiondok 22 eta 8 irabazi zieten Naxerako Perez eta Buruz Gaingo Gartziari.

Heldu den asteazkenean, otsailaren 16an, jokatuko dira finalerdietako partidak Donezteben eta orduan, erabat osatua geldituko da finaletako koadroa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun