Kategoria ttikienetako finalak ere erabakiak gelditu dira Malerrekako pilota txapelketan

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 8a

Otsailaren 6an jokatu ziren finalerdiak Donezteben, Iruritan eta Lesakan

Erreka elkarteak bederatzigarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketa azken txanpan sartua da eta igande honetan, otsailaren 6an, jokatu dira kategoria ttikienetako finalerdietako partidak. Beraz, irabazle suertatu direnek, dagoeneko lortua dute otsailaren 26an Donezteben jokatuko diren finaletarako txartelak.

Erreka elkarteak bederatzigarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketa azken txanpan sartua da eta igande honetan, otsailaren 6an, jokatu dira kategoria ttikienetako finalerdietako partidak. Beraz, irabazle suertatu direnek, dagoeneko lortua dute otsailaren 26an Donezteben jokatuko diren finaletarako txartelak.

Iruritan, alebin eta benjamin mailakoak jokatu ziren.

Alebinetan, Errekako Zubizarreta eta Salaberriak 18 eta 10 irabazi zieten Oiarpeko Ugalde eta Etxeberriari eta Ilunpeko Alberdi eta Egigurenek 18 eta 5 irabazi zieten Igantziko Biltokiko Mitxeo eta Telletxeari.

Benjaminetan, Ilunpeko Alberdik eta Galarragak 18 eta 6 irabazi zieten Zugarraldeko Villanueva eta Lekunberriari eta Oberenako Ozkoz eta Cuairanek 18 eta 2 irabazi zieten Donibaneko Retegi eta Eugiri.

Donezteben, infantil eta jubenil mailako finalerdiak jokatu ziren.

Infantiletan, Donibaneko Bakaikoa eta Medinak 18 eta 7 irabazi zieten Munitibarko Andueza eta Ansotegiri eta Donibaneko Laso eta Arandiak 18 eta 13 irabazi zieten Gure Txokoako Errandonea eta Martinez-i.

Jubeniletan, Errekako Maia eta Lasak 18 eta 15 irabazi zieten Oiarpeko Sarasti eta Imaz-i eta Añorgako Barandiaran eta Sanchezek 18 eta 7 irabazi zieten Oteizako Juaristi eta Zubizarretari.

Kadetetan, azkenik, Lesakan jokatutako partidetan, Zugarraldeko Larunbe eta Sarasak 18 eta 9 irabazi zieten Errekako Unai Telletxea igantziarrari eta Aurrera Saiazeko Aburuzari eta Oiarpeko Ugalde eta Imazek 18 eta 6 irabazi zieten Huarteko Zamora eta Errekako Aldaberi.

 

Sub-22 mailako final laurdenak otsailaren 9an Donezteben

Finala erabakitzeko gelditzen den kategoria bakarra sub-22 maila da. Doneztebeko pilotalekuan otsailaren 9an, asteazken arratsaldeko 17:00etan hasita, final laurdenetako norgehiagokak jokatuko dira. Intxurreko Urretabizkaia eta Zabala, Oteizako Andueza eta Zendoiaren kontra ariko dira; Errekako Oronoz eta Irurtzungo Pazos, Pilotajaukuko Lopez eta Alustizaren kontra ariko dira; Errekako Juanenea eta Zugarraldeko Lukin, Aurrera Saiazeko Quina eta Biainen kontra eta Naxerako Larrea eta Buruz Gaingo Gartzia, Ilunpeko Otamendi eta Murgiondoren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun