Bidur proiektuak Bidasoa eta Urumea ibaien arroak modu bateratuan kudeatzea bultzatuko du

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 10a

Bidasoak eta Urumeak antzeko ezaugarri ekologiko eta hidrologikoak dituztenez, kudeaketaren alderdiak metodologia bera erabiliz aztertu nahi dira. Alicia del Castillo

Bertizko Jauregian saio informatiboa egin da otsailaren 9an, mugaz gaindiko ekimen honi buruz

Bertizko Jaurerria Natur Parkean saio informatiboa egin da otsailaren 9an, asteazken goizean, Bidasoa eta Urumea ibaietako arroak modu bateratuan kudeatzeko mugaz gaindiko Bidur proiektuari buruz.

Bertizko Jaurerria Natur Parkean saio informatiboa egin da otsailaren 9an, asteazken goizean, Bidasoa eta Urumea ibaietako arroak modu bateratuan kudeatzeko mugaz gaindiko Bidur proiektuari buruz.

Proiektuaren bidez, Bidasoa eta Urumea ibaietako arroen kudeaketaren alderdiak metodologia bera erabiliz aztertu nahi dira, bi ibaiek antzeko ezaugarri ekologiko eta hidrologikoak baitituzte. Bidur proiektuak Pirinioen bi aldeetan uraren kudeaketa integralaz arduratzen diren entitate publikoen parte-hartzea bultzatzen du, ezagutzak trukatuta, berrikuntza-neurriak zabalduta eta bi ibai-arroetan inplikatutako sektoreen artean lankidetza bultzatuta.

Proiektuaren aurrekontua 2,3 milioi eurokoa da. Kopuru horren %65 (1,5 milioi euro) Europar Batasuneko Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) diruz laguntzen du, eta gainerakoa proiektua garatzeaz arduratzen diren mugaren bi aldeetako hiru erakundeek finantzatuko dute: Gestión Ambiental, Viveros y Repoblaciones de Navarra (GAVRN) sozietate publikoa, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentukoa, proiektuaren buru da eta 1,2 milioi euro emanen ditu; Gipuzkoako Aldundiko IKT Nekazal Ikerketa &Tecnologia izenekoak 552.000 euro emanen ditu, eta Service Environnement, Conseil General Pyrenées Atlantiques izenekoak, 590.000 euro.

Bertizko Jaurerrian asteazken goizean egindako saioan, Juan José Grau Nafarroako Gobernuko Uraren zerbitzuko zuzendariak aurkezpena egin du. Proiektua Fernando Mendoza GAVRN sozietate publikoaren koordinatzaileak azaldu du.

Saioaren bigarren zatian, proiektuan aurreikusitako jarduerei buruzko hiru solasaldi eskaini ziren: Javier Castiella Nafarroako Gobernuko Baliabide Hidrikoen Ataleko buruak eta Miren Errandonea GAVRN sozietate publikokoak ur baliabidearen erabilgarritasunari buruz hitz egin dute; Fernando Mendozak arroa iragazkortzeko eta konpontzeko proiektu pilotua aurkeztu du, eta akitzeko, Isabel Ibarrolak Bidur proiektuaren web orria aurkeztu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun