"Herri Kirolak: jatorria eta ezaugarriak" argitaratu du Nafarroako Herri Kirol Federazioak

TTIPI TTAPA 2011ko ots. 4a, 10:35

Argitalpen berriaren azala. Utzitako argazkia

Herri kirolak zabaltzeko egitasmoan zazpigarren argitalpena da

Nafarroako Herri Kirol Federazioak argitalpen berri bat karrikara du: "Herri Kirolak: jatorria eta ezaugarriak" hain zuzen ere. Herri kirolak zabaltzeko egitasmoaren zazpigarren argitalpena da. Proiektu hau 2003an jarri zen martxan.

Nafarroako Herri Kirol Federazioak argitalpen berri bat karrikara du: "Herri Kirolak: jatorria eta ezaugarriak" hain zuzen ere. Herri kirolak zabaltzeko egitasmoaren zazpigarren argitalpena da. Proiektu hau 2003an jarri zen martxan.

Aitzinetik bertze 6 monografiko argitaratu dira, harri jasotzea, aizkora, trontza, iparraldeko jokuak (6 modalitate), sokatirari eta segari buruz. Bi bideo ere egin dira harrijasotzea eta sokatirari lotuta.

Material hauen helburu nagusia herri kirolak bultzatzea eta zabaltzea da. Hortaz gain, bere sorrera, garapena eta ezaugarriei buruzko argibideak eman nahi izan dira. Arlo teknikoa eta araudia ongi aztertzen dira kirol bakoitzean, orain arte inoiz ez bezala. Bertze alde batetik, bertako kirolei buruz dagoen bibliografia eskaxa zabaldu nahi da, erreferentzia berriak sortuz. 

 

Argitalpenaren ezaugarriak

Aurtengo argitalpenak herri kirolari buruzko zenbait argibide ematen ditu: bere sorrera, ezaugarriak, garapena, gaur egun ezagutzen ditugun modalitateak, galdu diren bertze zenbait kirol, bitxikeriak... Datu historiko aunitz biltzen ditu, eta hauetako batzuk lehenengo aldiz aipatzen dira idatzizko lan batean. Argitalpena elebiduna da, euskaraz eta erdaraz irakurri daitezke. Guztira 1.000 ale argitaratu dira.

Material hau Nafarroako Herri Kirol Federazioaren egoitzan banatzen da soilik, Sunbillan. Telefona honakoa da: 948-450900 eta e-maila: herrikirolaknafarroa@hotmail.com. Ikastetxeetan eta liburutegietan doan banatzen da, eskariaren arabera. Ale batzuk salmentarako gordeko dira.

Azken lan hau argitaratzeko laguntza ekonomikoa eman duten erakunde eta instituzioen ekarpena eskertu nahi du Nafarroako Herri Kirol Federazioak: Nafarroako Gobernua, Sakanako Mankomunitatea, Araiz-Areso-Betelu-Larraun-Lekunberriko Kirol Mankomuniatea, Arangurengo Udala eta Rural Kutxa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun