Kalitatezko Q eman diote Elgorriagako Balnearioari Fiturren

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 4a

Lorena Galarregi, Elgorriagako balnearioko zuzendaria, ziurtagiria jaso zuten bertze zenbait lagunekin. Utzitako argazkia

Lorena Galarregi zuzendariak jaso zuen ziurtagiria Madrilen

Elgorriagako Balnearioak Espainiako Kalitate Turistikorako Institutuak (ICTE) banatzen duen Kalitateko Q ziurtagirietako bat jaso zuen urtarrilaren 19an Madrilen, Fitur feriaren ekitaldien barrenean.

Elgorriagako Balnearioak Espainiako Kalitate Turistikorako Institutuak (ICTE) banatzen duen Kalitateko Q ziurtagirietako bat jaso zuen urtarrilaren 19an Madrilen, Fitur feriaren ekitaldien barrenean.

Ziurtagiri banaketa ekitaldia Santiago Bernabeu futbol zelaiko ohorezko palkoan egin zen, 1.300 gonbidatu baino gehiagorekin. 2010ean Kalitateko Q ziurtagiria estatu osoko 923 erakundek lortu edo berritu zuten eta horietako bat izan da Elgorriagako bainuetxea.

Lorena Galarregi, bainuetxeko zuzendariak jaso zuen ziurtagiria eta honek “balnearioa osatzen dugun lan-talde osoaren esfortzua” saritzen duela uste du, “gehiago, hain denbora gutti daramagunean zabalik”. Paper aunitz bete behar badira ere, Q ziurtagiriak eguneroko lanean laguntzen duela uste du Galarregik “kontrola eraman behar duzulako eta kalitatezko zerbitzua eskaintzeko motibazio handiagoa da”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun