Aurtiz, Ituren eta Zubietan joare soinuak itzali direnean, Malerrekako bertze herri batean inauteriak ospatuko dituzte inauteriak, Donamarian, hain zuzen. Donamariarrak hondarreko ukituak ematen ari dira beraien mozorroei asteburu honetan ateratzeko.
Ortzirala, otsailak 4
Herriko Ostatuan bilduko dira gazteak bazkaltzeko eta ondotik, herriko trikitilariek lagunduta puskak biltzen hasiko dira. Arratsean, berriz, afaria izanen da ostatuan musikarekin.
Larunbata, otsailak 5
Goiz goizetik bilduko dira herriko gazteak gosaltzeko eta egun guzian ibiliko dira auzoz auzo eskean Mikel Salaberri akordeoilariak lagunduta. Arratsean afaria izanen da animatzen den guztiarentzat eta ondotik, dantzaldia Mikel Salaberrirekin, gorputzak ematen duen arte.
Igandea, otsailak 6
Igandean, bazkari baten inguruan bilduko dira herriko gazteak kontuak egiteko. Inauteriak bukatzeko, arratsaldean, txokolatada izanen da haur eta helduentzat.