Sukaldeko olioa birziklatzeko edukiontziak jarri dituzte eskualdean

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 4a

Bertze gaiak biltzen dituzten edukiontzien ondoan jarri dituzte sukaldeko olio erabilia biltzen dituztenak. TTIPI TTAPA

Erabilitako olio hau biodiesel bihurtuko da birziklatu ondoren

Erabilitako sukaldeko olioa birziklatzeko bertze urrats bat eman da Baztan, Malerreka eta Bortzirietan, papera eta kartoia, beira, zabor organikoa eta plastikoa bereizten duten edukiotziekin batera, sukaldeko olioarentzat edukiontzi berriak paratu baitira.

Erabilitako sukaldeko olioa birziklatzeko bertze urrats bat eman da Baztan, Malerreka eta Bortzirietan, papera eta kartoia, beira, zabor organikoa eta plastikoa bereizten duten edukiotziekin batera, sukaldeko olioarentzat edukiontzi berriak paratu baitira.

Ecogras enpresa, Baztango Udala, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitatea eta Malerrekako Zerbitzu orokorren Mankomunitateak jarritako edukiontzietan sukaldeko olioa bakarrik utzi behar da, ez kotxekoa, ezin baitira nahasi. Horretarako, olioa ongi itxitako ontzietan, ahal bada plastikozkoak, utzi behar da edukiotzi barrenean eta olio hau biodiesel bihurtuko da birziklatu ondoren.

Edukiontziak dagoeneko paratuak daude, gehienetan gaikako bilketa zerbitzua eskaintzen duten bertze edukiontzien ondoan. Elizondon, Xalbador eta Alduides karriketan; Iruritan, Berroeta-Zigarako errepidean; Arizkungo plazan; Doneztebeko Merkatuko Plazan eta Aparan industrialdean; Sunbillako Ramon Latasa plazan; Narbarteko frontoi-trinketean; Berako Agerra auzoan, Iturlandeta auzoan eta Eztagara karrikan, Toki-Ona institutuko aparkalekuan; Lesakako Eltzeta karrikan (Aliprox) eta Arretxea karrikaren, 8.ean; Igantziko aparkalekuan-bus geltokian, Arantzako herri sarrerako aparkalekuan eta Etxalarko herri sarrerako aparkalekuan.

Zerbitzu berri honek ez du hilabetero bilketa eginen duen kamioia ordezkatuko. Hortaz, Bortzirietan erabilitako olioa biltzen duen kamioia hilabeteko hirugarren larunbatean joanen da Bera eta Etxalarrera, eta laugarren larunbatean Arantza, Igantzi eta Lesakara. Baztanen eta Malerrekan ere, 500 bizilagunetik goitiko herrietara hilabetero ailegatuko da, eta ttikiagoetara hiru hilabetetik behin, ibilbide ezberdinak osatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun