Kirol emaitzak

Joanes GARCIA 2011ko otsailaren 2a

Urtarrila bukatu be­rri da eta horra hilabete honetako kirol emai­tza esanguratsuenak:

• Joko Berri esku huska xapelketa berriz hasi da. 56 taldek eman dute izena eta finalak apirilaren 9an jokatuko dira.

• Pasaka: lehen mailan J. J. Eliceiry eta Andoni Alli kanporatuak izan dira Noizbaiten kontra 13-06 galdu eta gero. Baina sorpresa ederrena bigarren mailan Patrick Saski Etchegaray eta Matiau Berrouetek eman dute erdi finalen­tzako sailkatuz. Final zortzirenetan Poyet-Pery Saratar bikotea azken hasperenean 13-12 garaitu eta final laurdenetan Hiriburuko Monttori irabazi zieten, 13-9.

• Errugbia: senior mailako lehen taldeak urteari ongi ekin dio bi garaipen lortuz Saran Cam­peten kontra 13-09 eta Pomarezen 25-05.

• Eskubaloia: 11 urtekoek bitan galtzaile izan dira Denguin eta Lescarren kontra. 13 urtekoak, aldiz, irabazle 23-14 Angeluren kontra eta 27-17 Les Oussen aurka. 15 urtekoak galtzaile atera dira Irisarriko talde kementsuaren kontra, 20-18, baina garaile, 25-17 Kanboren kontra. 18 urtekoak irabazle atera dira, 21-13 Irisarriren kontra eta emaitza berdinarekin Coarrazen kontra. Helduek, azkenik, Lasseuben 29-17 eta Lesca­rren 25-23 galdu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun