Biztanleria goiti doa Saran. Datuek erakusten dute hori. Izan ere, 2.061 lagun zituen Sarak 1990ean, 1999an 2.184, 2005ean 2.262 eta azken neurketen arabera, 2.314 ditu orain.
Bertzalde, 2010ari erreparatuz, 28 sortze, 24 heriotza eta 14 ezkontza izan ziren. Aitzineko urtean, 42 sortze, 21 heriotza eta 16 esposa egon ziren.