Eskualdeko laugarren Gazte Eguna Azkainen eginen da larunbat honetan

Eskualdeko gazteak Azkainen elkartuko dira larunbat honetan, otsailak 5, han eginen baitute laugarren aldiz, Eskualdeko Gazte Eguna. Egun osoko egitaraua pres­tatu dute.

• 11:00etan egunaren auzkezpena eta gosaria eginen dira. Horrekin batera, adarra jo­tzea, txalaparta hotsak eta ber­tsoak ere izanen dira.

• 12:00etan herri eztabaida eginen da.

• 13:00etan pankarta lehiaketa izanen da.

• 13:00etan bazkaria eginen da, zortzi euroren truke.

• 17:30ean herrian barna jokoak eginen dituzte gazteek.

• 21:00etan kontzertuei eta mintzaldiari emanen zaie hasiera: Norte Apatxe, Zezenaren taldea, Bilbomatix eta AZ/DZ taldeek eskainiko dituzte kontzertuak.

• Ondotik gaupasa izanen da, Kilika Gaztetxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun