Chiloe Jokin Etcheverriarekin

Franck DOLOSOR 2011ko otsailaren 2a

Jokin Etcheverria senpertarra ETBn agertzen da berriz ere garai hauetan Chiloe bidaia programaren bitartez. Seiga­rren denboraldia eskaini dute berriki euskaraz ETB3 katean eta egun hauetan ETB2n ari dira ematen gaztelaniaz. Jamaika, Kroazia, Kuba, Austria, Frantzia eta Quebec bisitatu dituzte aldi huntan. Abentura berri horietan ez dute bertako gidarik edo itzultzaileen laguntzarik izan behar lantaldea aise molda­tu baita inglesez, gaz­te­la­niaz eta frantsesez.

Gaztea pozik dabil Chiloe dokumental saila egiten. Umoretsu ager­tzen da beti, hur­bileko harremana izaten erdiesten du bisita­tzen dituen herrietako jen­deekin eta gaine­rat, dioen bezala: ordain­tzen dute bidaia horiek egi­teko! Bera bezalako berrie­maile gehia­go ikusi nahi­ lituzke, zo­ri­txa­rrez munduan bar­na­ gerlako berri­e­maile berezi gehiago baita kultura eta bidaia kazetariak baino. ETBz gain, ber­tze toki frangotan ikusten ahal da Chiloe: Extre­madurako telebistan eta RENFErentzat Espainian barna bidaia luzeak egiten dituzten treinetan. Gainerat, Kataluniako telebista publikoak dokumentala erosi du eta ondoko egunetan TV3 tele­bistan katalanez agertuko da sen­perta­rra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun