Aitzineko urteetan marrazki txapelketa izan dena marrazki erakusketa izan da aurtengoan. Izan ere, 54 marrazkietatik garaile bakar batzuen azpimarratzea geroz eta zailagoa da, batak bertzea bezain politak direlarik. Turismo Bulegoa da antolatzailea. Haren buru den Thérèse Guijarok egin zuen ongi etorria parte hartzaile eta haien burasoei pasa den urtarrilaren 12an asteazkenez. Haur guzieri opari bana eta krakada goxo bat banatua izan zitzaien.