‘Xingar eta arroltze, bat edo bertze’ kantatzeko tenorea gainean dugu

Franck DOLOSOR 2011ko otsailaren 2a

Inauterietan denetarik ikusiko dugu aurten ere. Duela zonbait urte Clo-Clo eta bere dantzariak etorri zitzaizkigun. Franck Dolosor

Otsailaren 6an eta 12an ospatuko dira inauteriak

Mozorrotzeko garaia, eta beraz, xingar eta arrol­tze, bat edo bertze kanta­tzeko egunak hurbiltzen ari dira eta ohiturari jarrai­kiz, Senperen ere inaute­riak ospatuko dira otsail­ hastapenean. Igande honetan, hilak 6, herri baz­karia eginen da Amozko La­rral­dean. Izenak eman dira lehenbailehen 06 99 65 98 60rat deituz. Senperen Kan­tuz taldeak eta trikiti­lariek alaituko dute eguna.

Otsailaren 12an, larunbata, inauteri egun nagusia iraganen da ibilaldiarekin Karrika Nagusian barna eta San Pan­tzarren auzia eta erre­tzearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun