Abenduan elkarlan plan berezia abiatu zuten Guardia Zibilak eta Foru Poliziak, N-121An kamioien abiadura zaintzeko. Izan ere, bi hilabetez lau hildako eragin zuten istripuak izan ziren eta guzietan kamioiak izan ziren tarteko. Plana martxan jarri zenetik hilabetea bete ez zenean, 154 gidariri denuntzia paratu zien Guardia Zibilak, orduko 70 kilometroko gehieneko abiadura gainditzeagatik. Bortz kamioigidariri karneta kentzeko proposamena ere egin zuten, orduko 100 kilometroko abiadura gainditzeagatik. Horietako bat, orduko 104ko abiaduran gidatzen ari zen.