Txerri boda

Fernando ETXEBERRIA 2011ko otsailaren 2a

Fernando Etxeberria

Oso aspaldiko ohitura da Eguberrietako ospakizunen ondotik, zerriak hiltzea. Eta aurten ere hainbat herritarrek egin dute horrela: Garaikoetxeaan, Barbenean... Adituen arabera, egunik egokiena urtarrilaren 17a omen da, animalien zaindariaren eguna, San Anton eguna, alegia. Egun horretan, argazkietan ikus daitekeen bezala, Barranka ostatuak herritar batzuk elkartu zituen, zerria hil bidenabar, festa ere egiteko, gosaria, bazkaria, afaria eta karta jokoa barne. Ze­rria hiltzen duenaren eta bere laguntzaileen lana azpimarratzen da beti, baina ia inork ez du eskertzen emakumeek egun osoan egiten duten lana: gibela pres­tatu, urdaia, tripotxak, odolkiak eta gainerako jakiak prestatzen baitituzte gizonen gozamenerako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun