Malerrekako herritarren afizio nagusietako bat esku pilota da. Telebista kate berriak sortu dira berriki, baina horiek denak ikustea ezinezkoa zen orain arte. Nitro da horietako bat, larunbat arratsaldetan pilota partidak eskaintzen dituena. Zenbait lagunek, tartean Ezkurra eta Saldiasko alkateak, egin dituzten kudeaketa batzuen ondotik, behin behinean bada ere, lehendik Saldiasko mendian zegoen antenari tresna berriak jarri zaizkio, eta horri esker, larunbatetan Nitrok ematen dituen pilota partidak ikusten aukera dugu. Nitroz gain, Marca eta TV13ko irudiak ere ikusten dira.