San Anton eguna dela-eta ermitan egin da aurten igandeko meza

Joseba URROTZ 2011ko ots. 2a, 12:26

San Anton eguneko meza ermitan egin ez denetan, santua elizara ekarri izan da. Miren Ariztegi

Hainbat herritar bildu da ermitako mezan

Ilbeltzaren 16an, San Antonio egunaren bez­peran, ermitan egin zen igandeko meza, lehen urtero egiten zena. Hala ere, ermitaren izena San Kristobalena da, eta barrenean bi santuak ageri dira. Gainera, duela urte mordoska bi santu horien egunetan os­pa­tzen zen meza.

Ermita hau baserri bati itxekia dago, gauza bitxi samarra, eta orain­ dela 40 urte pasa­txo arte, koroa ere bazuen, ondoko etxetik sa­rrera zuen korua, hain­ zuzen. Gero, bere teilatu zatia eta koroa kendu zitzaizkion eta gaur egun terraza bat bezala da, solairu bakarrekoa, alegia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun