50.287 euro inguru erabiliko ditu Udalak mendiko lanetan

Ttipi-Ttapa 2011ko ots. 2a, 12:14

Zokoan, Epeintzan, Aitzurran, Makilipurdin edota, bertzeak bertze, Garataman eginen diren mendiko lanetarako dirulaguntza hartuko du Udalak, aurre­kon­tuaren %70, hain zuzen. Landaketak, desbroze lanak, itxi­turak konpondu... Gisa horretako lanak eginen dira, 50.287 euro inguruko aurrekontuarekin. Nafa­rroako Gobernutik hartuko den dirulaguntza, be­rriz, 35.201 eurokoa izanen da. Lerro hauek idazterakoan Udalak oraindik erabaki gabea zuen lanak nori esleituko dizkion.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun