Otsailaren 3tik aitzinera hasiko zaigu artisautza ikastaroa. Saioak ortzegunetan izanen dira 17:30etik 19:00etara erabilera anitzeko lokalean, eta Ines eta Amaia izanen dira irakasleak. Dozena bat laguneko taldea animatu da ikastaroa egitera. Asmoa, bertzeak bertze, bestetako buruhaundiak egitea da. Ea nola moldatzen diren gure artistak!