Ortziraleko bazkariarekin emanen zaie hasiera inauteriei

Iñaki TELLETXEA 2011ko otsailaren 2a

Gisa guzietako mozorroak ikusiko dira asteburu honetan. Iñaki Telletxea

Igande arratsaldean txokolatada izanen da haur eta helduentzat

Ondoko herritara bezala, ailegatu zaizkigu inauteriak Donamariara. He­rritarrak honda­rre­ko ukituak ematen ari dira beraien mozo­rroei asteburu honetan atera­tzeko.

 

Ortzirala, otsailak 4

Herriko Ostatuan bilduko dira gazteak bazkaltzeko eta ondotik, herriko trikitilariek lagunduta puskak bil­tzen hasiko dira. Arra­tsean, berriz, afaria izanen da ostatuan musikarekin.

 

Larunbata, otsailak 5

Goiz goizetik bilduko dira herriko gazteak gosal­tzeko eta egun guzian ibiliko dira auzoz auzo eskean Mikel Salabe­rri akordeoilariak lagunduta. Arratsean afaria izanen da animatzen den guztiaren­tzat eta ondotik, dan­tzaldia Mikel Salaberrirekin, gorputzak ematen duen arte.

 

Igandea, otsailak 6

Igandean, bazkari baten inguruan bilduko dira herriko gazteak kontuak egiteko. Inauteriak bukatzeko, arra­tsaldean, txokolatada izanen da haur eta hel­duen­tzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun