Apirilaren 10ean itxiko da basoak erretzeko kanpaina

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 2a

Urtarrilaren 15az geroztik abian da neguko basozaintza kanpaina, Nafarroako Gobernuak basoetan suteak prebenitzeko eta itzaltzeko egiten duen kanpaina, alegia. Gainera, iazko bideari segituz, apirila­ren 10era arte, balia­bid­­e mate­rial­ eta giza baliabide gehiago paratu dituzte larreak erretzerakoan pizten diren suak kon­tro­la­tzeko: Oronoz-Mugai­riko eta Auritzeko parkeetan 18 gidari eta 10 peoi osaga­rri daude, baita indartze materiala ere, hala nola, ibilgailuak eta biz­kar-­zo­rroak. Ohi bezala, EPRIF­ taldearen laguntza ere izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun